Bi Bala taldeak ere bere agurra iragarri du

Ataria 2018ko apirilaren 27a

Bi Bala taldekoak entsegu batean, Bonberenean.

Bost urte bete dituen egun berean bere ibilbidea amaitu egin dela jakinarazi du Ataun, Orio eta Alegiako musikariz osatutako Bi Bala taldeak. Julen Goikoetxea bateria jole alegiarra da taldeko kideetako bat.

Taldeak bere Facebook orrian eman du amaieraren berri: "Duela bost urte, gaurko egunez [atzo] eman genuen gure lehen kontzertua Bergarako gaztetxean. urtemuga ezin aproposagoa beraz, Bi Bala taldearen agurra iragartzeko". Taldeak eskerrik asko eman dizkie "bost urte eder hauetan lagun izan zaituztegunoi".

Bi Balaren asmoa Lazkaon agurtzea zen, azken kontzertu bat emanez, baina istripu bat tarteko, bere asmoa zapuztu egin dela azaldu dute. Aurrerago azken kontzerturen bat antolatzen badute, iragarriko  dutela azaldu dute musikariek.

Hiru disko kaleratu dituzte Bi Bala taldekoek: Wasabi, 2014ean, autoekoizpenaren bitartez; Gure eroyak (2015) eta Arazo modernoak (2017), biak Bonberenea Ekintzak zigiluarekin.

Irakurri bere azken lanaren inguruan Tolosaldeko Ataria-k argitaratutako artikulua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!