Alegiako Azoka Ekologikoa, maiatzaren 6an

Ataria 2018ko apirilaren 25a

Beloztegi Herri Baratzak elkarteak antolatuta, V. Azoka Ekologikoa egingo dute maiatzaren 6an, Alegian, 10:00etatik 14:00etara.

Maiatzeko lehen igandearekin batera, azoka ekologikoa ospatuko da, bosgarren urtez, Alegian. Hilaren 6an, beraz, 10:00etatik 14:00etara produktu ekologikoak ikusteko eta erosteko aukera izango da Beloztegiko baratze parkean.

Kimu Bat, Blasenea, Lurberry, Aldabazahar, Urtienean, Zurlan eta Aikur etxeen postuak izango dira besteren artean eta berauetan, lore, barazki, landare, fruitu txiki, gazta, ogia, esnekiak, artea, osasuna, dietetika, belarrak eta beste askotariko produktuak egongo dira ikusgai.

Horrekin batera, Aralar institutuko ikasleek pintxoak, postreak eta beste hainbat produktu eskainiko dituzte hamaiketakoa egiteko, ikas bidaiarako dirua ateratzeko helburuarekin. Loatzo musika eskolako dultzaineroek, berriz, diana egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!