Elizpetik Altsasura begira

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 21a

Tolosako eta Alegiako gazte asanbladek elkartasun eguna antolatu dute; Altsasuko eta M11ko auziperatuen kasuei buruz solasaldia izan dute, hasteko, Elizpe zineman. 

Alegiara bertaratzekoak ziren bi auziak gertutik bizitzen ari diren pertsonak, baina azkenean, asanbladetako kideek hartu dute hitza, Elizpe zinemako mahai inguruan. 

Hasteko, M11ko eta Altsasuko kasuak azaldu dituzte, eta galderen txanda iritsi da gero, solasaldia pizteko asmoz. 20 bat gazte inguru bertaratu dira elkartasun eguneko lehen hitzordura, baina, gauera bitarte, sagardo dastatzea, zahagi ardoa eta kontzertuak izango dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!