III. Herria Kantuan jaialdia, udaberriko ekitaldi nabarmenena Alegian

Imanol Garcia Landa 2018ko api. 11a, 10:29

Iker Lauroba eta Zentinelak kontzertua eskainiko dute apirilaren 20an

Guztira hamasei ekitaldi bildu ditu Kultura batzordeak, eta, ohi bezala, denetik izango da.

Dagoeneko martxan dago Alegiako Kultura batzordeak prestatu duen Udaberriko Kultur Egitaraua. Ekainaren 23ra bitartean askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute alegiarrek eta Alegiara joaten direnek.

Nabarmentzekoa, ezohikoagatik, ekainean egingo den III. Herria Kantuan jaialdia izango da. Aurreko bi jaialdietan, 2008an eta 2012an, herritar ugarik parte hartu zuten, eta aurten ere izango dira euren talentua erakutsiko duten alegiarrak, plazan jarriko den oholtza gainean. Baina, aurretik aipatu bezala, beste hamabost ekitaldi izango dira Alegian. Horietako bat dagoeneko hasi da, Sutarrik helduentzako antolatu duen plaza dantzen ikastaroa. Datozen hiru astelehenetan jarraituko du.

Dantzari dagokionez, Sutarrikoek beste bi emanaldi eskainiko dituzte, horietako bat hil honen bukaeran eta bestea ekainean. Kontzertuen aldetik, Iker Lauroba eta Zentinelak ariko dira Alegian. Angula ustelakhitzaldia eta Zortzi Yukon dokumentala ere egitarauan daude, eta baita ere Alegiako Azoka Ekologikoa, Langaurre Eguna, Eskolako Festa zein Intxurre K.K.E.ren festa. Ikastaro eta tailerrak ere badaude, eta San Joan Suarekin amaituko dira udaberriko ekitaldiak.

 

EGITARAUA

Apirilak 13, ostirala

16:15. Petresku, etzi ez etsi haur antzerkia, Elizpe zinema aretoan. Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Apirilak 16, 23 eta 30

Helduentzat plaza dantzak tailerra. Kultur etxean.

Apirilak 20, ostirala

22:00. Kontzertua: Iker Lauroba eta Zentinelak. Elizpe zinema aretoan.

Apirilak 25, asteazkena

Liburuaren Eguna

17:00. Ipuinak dantzan ipuin kontaketa, Apika taldearen eskutik. Liburutegian.

Apirilak 27, ostirala

22:00. Sutarri dantza taldearen Sustraietatik ikuskizuna. Elizpe zinema aretoan.

Maiatzak 6, igandea

10:00-14:00. Alegiako V. Azoka Ekologikoa, Belostegiko baratza parkean.

Maiatzak 9, asteazkena

19:00. Angula ustelak. Erraustegia eta erakunde publikoetan politika egiteko moduak hitzaldia, kultur etxean.

Maiatzak 11, ostirala

22:00. Mattin Zeberio tolosarraren Zortzi Yukon dokumentala. Elizpe zinema aretoan.

Maiatzak 8, 15, 22 eta 29 

14:30-16:00. Jostun txokoa, kultur etxean.

Maiatzak 26, larunbata

Intxurre K.K.Eren denboraldi amaierako festa plazan.

Maiatzak 27, igandea

Langaurre Eguna.

Ekainak 2, larunbata

Eskolako festa.

Ekainak 8, ostirala

22:00. Sutarri dantza taldearen ikasturte amaierako jaialdia, Elorri pilotalekuan.

Ekainak 9, larunbata

22:00. III. Herria Kantuan jaialdia, plazan.

Ekainak 12, 13 eta 14

16:00-18:00. Artearekin jolasten haur eta familientzako tailerrak, eskolako patioan, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Ekainak 23, larunbata

21:00. San Joan Sua, plazan.

Erlazionatuak

Bertsolaritza eta antzerkia, uztartuta

Imanol Garcia Landa 2018 api 11 Alegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!