Atzo, Ordiziako Oianguko natur parkera joan ziren eta Aranzadiko kideekin bertako habitat ezberdinak ezagutu zituzten. Horretarako jolas ezberdinak egin zituzten, eta egun osoko irteera izan zuten atzokoa.
NATUR MAKETAK EGITERA
Gaur, hilak 27, ludotekara joango dira haurrak, eta Aranzadiko kideak izango dituzte bertan zain. Gazteek natur maketak egingo dituzte, bezperan Oiangun ikusitakoaren inguruan.
Landutako habitaten ingurukoak izango dira egin beharko dituzten maketak: putzua, basoa eta landa gunea.