Elkarretaratze jendetsua egin dute Alegian, sexu eraso saiakera salatzeko

Tolosaldeko Ataria 2018ko mar. 22a, 19:39

Dozenaka herritarrek bat egin dute Alegiako Udalak eta herriko hainbat talde eta eragilek egindako deialdiarekin. Aurreko astean emakume batek jasandako sexu eraso saiakera salatu dute.

Unai Iraola alkateak azaldu duenez, "astean zehar hainbat eragilerekin hitz egin da eta herrian zegoen sentimendua izan da elkarretaratze bat egitea, eta jaso den emaitza positiboa izan da". Jende ugari elkartzeak aurretik egindako lanaren ondorioa dela esan du Iraolak: "Ereindakoaren emaitza ere bada. Gero eta tolerantzia gutxiago dago horrelako erasoen aurrean, eta urtetan zehar egindako salaketa publikoek zein egindako lanketa guztiek, gero horrelako kasu baten aurrean horrelako emaitzak ematen ditu. Eskertzen da udaletik bai eragileei bai elkarretaratzera etorri diren herritar guztiei beren babesa eskaintzea".

Iraolak gaineratu duenez, "bidea hau da, denek elkarrekin egin behar dugu gizarte parekide bat lortzeko eta garbi uzteko mota honetako erasoek ez dutela lekurik, ez Alegian ez inon".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!