Elkarretaratzea egingo dute bihar, iragan asteko sexu eraso saiakera salatzeko

Ataria 2018ko martxoaren 21a

Aurreko azaroaren 25ean Alegian egindako elkarretaratzea.

Deialdiak Alegiako talde eta eragile ugariren babesa jaso du eta herritar orori bertaratzeko deia egin zaio.

Iragan astean emakume batek Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian jasan zuen sexu eraso saiakera salatzeko, Alegiako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, 19:00etan. Herriko plazan egingo den elkarretaratzeak Alegiako talde eta eragile ugariren babesa jaso du eta udalak herritar guztiei salaketa ekintza horretan parte hartzeko deia egin die.

Ondokoak dira atxikimendua adierazi duten talde eta eragileak: San Juan HLHI, Aralar BHI, Osasun Zentroa, Langaurre Txirrindulari Elkartea, Sutarri Dantza Taldea, Alegiako Mendi Asanblada, Alegiako Argazkizaleen Taldea, Iturri Zahar Guraso Elkartea, Aralarpean Guraso Elkartea, Txintxarri Abesbatza, Intxurre futbol taldea, Intxurre pilota eskola eta Alegiako Gaztetxea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!