Helduentzako «plaza dantza» ikastaroa antolatu du Sutarrik

Ataria 2018ko martxoaren 21a

Apirilaren 9tik 30era egingo da tailerra, astelehenetan; izena emateko azken eguna martxoak 30 izango da

Alegiako Sutarri dantza taldeak helduentzako «plaza dantza» ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren iraupena apirilaren 9tik 30era bitartean izango da, eta astelehenetan izango dira saioak.

Ikastaroa martxan jartzeko gutxienez sei lagunen partaidetza beharko dela azaldu dute. Bestalde, ordutegia parte hartzaile guztien artean zehaztuko litzatekeela esan dute. Izen ematea Whatsapp bitartez 616 648 413 zenbakira egin behar da, martxoaren 30a baino lehen. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da.

HAURREN TAILERREKOEN SAIOA

Sutarriren beste dantza ikastaro edo tailer bat bukatu egin da, honako hau, haurrena. Bukaera moduan emanaldia egingo dute, ostiral honetan, 17:00etan, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!