Auzolanean ari dira Alegiako Gaztetxean

Ataria 2018ko martxoaren 10a

Dozena bat pertsona elkartu dira gaur goizetik Alegiako Gaztetxean txukunketa lanak eta zenbait obra egiteko.

Orain dela hilabete inguru hasi ziren zenbait lan egiten, barra berria eta komunerako hodiak jartzen, esaterako. Gaurkoan obra horiekin jarraitzen ari dira. "Barra mugatua ikusten genuen eta pixka bat handitzen ari gara, bertan erosoagoa aritzeko", esan dute Gaztetxetik. Aurreko aldea luzatu egin dute eta orain margotzea faltako zaie. Komuna eskaileren azpian jarri nahi dute. Hodiak sartuta daude eta orain komuna bera jartzea eta lurra ipintzea falta zaie. Gaur ez dituzte amaituko lan guztiak, beraz, aurrerago ere beste auzolan batzuk antolatuko dituztela azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!