Langaurren eroritako egurra herritarren artean banatuko du Alegiako Udalak

Ataria 2018ko urtarrilaren 29a

Azken elurtean Langaurre aldean erori ziren zuhaitzen egurra bildu eta hala nahi duten herritarren artean banatuko du Alegiako Udalak.

Interesatuek izena eman beharko dute lehenik eta ondoren, izena ematen duten pertsona horiekin harremanetan jarriko da Udala banaketa nola egingo den zehazteko.

Izena emateko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra egongo da zabalik eta bi bide erabiliz eman ahalko da. Batetik, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian udaletxean bertan eta bestetik, komunikazioa@alegia.eus helbidera mezu bat bidalita, izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!