Sahararako errefuxiatuen kanpamentuetarako elikagai bilketa egingo da urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra

Ataria 2018ko urtarrilaren 24a

San Juan ikastetxean, Aralar institutuan eta Udaleko gizarte zerbitzuetan utzi ahal izango dira produktuak.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta Sahararko errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko elikagai bilketa bat egingo da eskualde mailan datozen egunetan. Urtero gauzatzen den ekimena da eta Alegian urtarrilaren 29tik otsailaren 2rako astean egingo da, astelehenetik ostiralera.

Ohi bezala, herritarrek elikagaiak utzi ahal izateko puntu ezberdinak izango dituzte herrian zehar. Batetik, Alegiako bi ikastetxeetan utzi ahal izango dira elikagaiak. San Juan ikastetxeak eta Aralar institutuak ateak zabalik izango dituzte eskola ordutegian eta bilketarako identifikatutako puntuak izango dituzte.

Horrekin batera, Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuetako bulegoan ere utzi ahal izango dira, udaletxeko eraikineko beheko solairuan, 9:00etatik 13:00erako ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!