Ipuin kontaketarekin hasiko da neguko kultur egitaraua Alegian

Ataria 2018ko urtarrilaren 22a

'Erradikalak gara' ikuskizuna kartela. Martxoaren 8an izango da emanaldia.

Urtarrilaren 24tik martxoaren 25era luzatuko da, eta hamaika ekitaldi izango dira, adin guztietako herritarrei zuzenduak.

Alegiako Kultura Batzordeak prest du 2018ko neguko kultur egitaraua. Urtarrilaren 24an emango zaio hasiera eta martxoaren 25era bitartean hamaika ekitaldi ikusi ahalko dira Alegian. Ipuin kontaketak, mendi irteerak, tailerrak, erakusketak… Adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu dira. 

EGITARAUA
Urtarrilak 24, asteazkena
17:00. Ipuin kontaketa Maider Alcelayrekin, 4-7 urte bitarteko umeentzat, liburutegian.

Urtarrilak 28, igandea
Mendi Irteera: Leizaola-Aristizabal. Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta.

Otsailak 4, igandea
17:30. Txintxarri Abesbatza kantari Agate Deunaren bezperan.

Otsailak 11, igandea
Inauterietako zahagiardoa plazan.

Otsailak 19 – Martxoak 19
16:00-17:00. Haurrentzat dantza tailerra (HH2, HH3 eta HH4). Astelehenetan, kultur etxean.

Martxoak 5 - 16
Errusiari buruzko erakusketa, San Juan ikastetxeak antolatuta, kultur etxean.

Martxoak 8, osteguna
19:00. Kontzentrazioa plazan. Ondoren, Erradikalak gara antzezlana Elizpe zinean.

Martxoak 12 - 23
Loatzoko audizioak.

Martxoak 15, osteguna
17:00. Ipuin kontaketa Eneko Haritzarekin. 4-7 urte bitarteko umeentzat, liburutegian.

Martxoak 23, ostirala
17:00. Dantza tailerreko haurren emanaldia kultur etxean.

Martxoak 25, igandea
Mendi Irteera: Auza Gaztelu (Zaldibitik). Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!