Alegiako II. Argazki Rallyaren sariak banatu dituzte

Imanol Garcia Landa 2018ko urtarrilaren 19a

Argazki Rallyaren sarituetako batzuk eta Argazkizaleen Taldeko ordezkaria, sari banaketan.

Abenduaren 3an egin zuten ekimena eta guztira zazpi sari banatu dituzte, adin tarte bakoitzetik argazki onena eta bilduma onena, eta euskara gai moduan hartuta emandakoa.

Haurren mailan, argazki onenaren saria Amets Azpilikuetarentzat izan da, eta bilduma onenarena Laia Apezetxearentzat. Gazteetan, argazki onenarena Oneka Artola eta bilduma onenarena Kattalin Leorentzat. Helduetan, argazki onenarena erdibana egin dute, Ane Balerdi eta Olatz Irazustabarrenarentzat, eta bilduma onenarena Ziortza Artolarentzat izan da. Euskara gai moduan hartuta Izaro Iturbek jaso du saria.

"Lehenengoan gustatu zitzaigun eta errepikatu egin dugu"

Gazte mailako sariak eskuratu dituzten Oneka Artola eta Kattalin Leo kuadrilla berekoak dira. 14 urte dituzte eta lehenengo argazki rallyan ere parte hartu zuten. "Aurreko urtean gustatu egin zitzaigun eta aurten ere errepikatu egin dugu", esan du Leok. "Saria irabazita, gainera, gusturago", esan du Artolak.

Leok dio ez duela berez afizio handirik argazkiak ateratzeko: "Eskolan esan zuten argazki rally bat izango zela eta parte hartzeko gogoa sartu zitzaigun". Artolak, bere aldetik, amarengandik jaso du argazkigintzarako afizioa. Aurrera begira ere berriz parte hartzeko asmoa azaldu dute, eta gazte jendeari ere parte hartzera animatzeko deia egin diete.

 

Argazki eta bilduma saridunak:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!