100 urte bete ditu Teresa Agirrezabalak

Ataria 2018ko urtarrilaren 3a

Teresa Agirrezabala Zabalak 100 urte bete zituen urtarrilaren 1ean. Bedaioko Iruña baserrian jaio zen 1918an eta Alegiara ezkondu zen Jose Martin Carrera Ormaetxearekin.

Egun, Lazkaoko Txindoki egoitzan bizi da eta urtebetetzea dela eta ekitaldi berezia egin zioten senitarteko eta lagunez inguraturik. Alegiako Udaleko ordezkaritza bat ere bertaratu zen: Agurtzane Lopetegi gizarte langilea eta Unai Iraola alkatea.

Egoitzako langileek eman zioten hasiera ekitaldiari eta Teresaren bizitzaren errepasoa egin zuten. Gazterik alargundu eta bost seme-alabarekin aurrera egiteko izan duen adorea eta Alegian egin duen lan ordainezina azpimarratu zuten. Ondoren, Teresaren birbilobek bi abesti eskaini zituzten gitarra eta tronpetarekin, Teresarekin harreman estua izan zuten herritar batzuk kantuan lagunduta. Tarta janez eman zitzaion amaiera ekitaldiari.

Zorionak Teresa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!