Aspertzeko tarterik ez, Alegian

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 14a, 14:53

Eguberriak ate joka diren honetan, Alegiako Udalak herriko eragileekin batera, urtarrilaren 5a bitarteko egitaraua prestatu du, tartean kultur eta kirol jarduerak izango dira.

Alegiako Kultura batzordeak Gabonak «zaku bete opari» prestatu dituela dio harro. Herritar guztiak gogoan harturik, norbanako bakoitzak berarentzat moduko jarduera aukeratzea besterik ez du, gabon garaia etxean bertan gozatu ahal izateko.

Horrela abenduaren 15ean hasi eta urtarrilaren 5a bitartean luzatuko da Alegiako gabonetako eskaintza. Aralar institutuak irekiko du ostiralean ekimen zerrenda merkatu txikiarekin, 18:00etatik aurrera plazan kokatuko dira gazteak, saltzeko asmotan.

Musikak zehaztuko ditu hurrnego hitzorduak. Izan ere, Loatzo musika eskolaren kontzertua abenduaren 20an izango da eta talde berdinak emanaldia eskainiko du, hilaren 22an. Gainera, Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek hurrengo kontzertua abenduaren 23rako hitzemanda dute.

Gaztexoenen ilusioa pizteko eguna izango da hilaren 24a, ohitura den bezala, Olentzero eta Mari Domingi irisiko baitira herrira.

Hala ere, egitarauak luze joko du urtarrilaren 5a bitarte, hein handi batean, Gaztelekuaren proposamenari esker.

GABONAK 2017

Abenduak 15, ostirala

18:00. Merkatu Txikia Aralar institutuak antolatuta, plazan.

Abenduak 20, asteazkena

19:30. Loatzo musika eskolako bandaren kontzertua.

Abenduak 22, ostirala

18:30. Loatzo musika eskolaren eguberritako kontzertua Elizpe zinema aretoan.

Abenduak 23, larunbata

19:45. Txintxarri Txiki eta Txintxarri Abesbatzen kontzertua, elizan.

Abenduak 24, igandea

11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.

18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Eskola aurrean itxarongo dituzte. Txintxarri Abesbatza kantari ibiliko da.

Abenduak 25, astelehena

11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.

Abenduak 26, asteartea

10:00-11:30.  6-12 urteko haurrekin ekintzak. Ludotekan.

11:30-13:00. 12-17 urteko gazteekin ekintzak. Gaztelekuan.

Abenduak 27, asteazkena

10:00-11:30. 6-12 urteko haurrekin ekintzak. Ludotekan.

11:30-13:00. 12-17 urteko gazteekin ekintzak. Gaztelekuan.

Gabonetako pilota topaketak Elorri pilotalekuan.

15:30. Argazkia.

16:00. Partidak.

Abenduak 28, osteguna

Gabonetako pilota topaketak Elorri pilotalekuan.

Abenduak 31, igandea

16:00. VIII. San Silvestre Krosa.

19:00. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean manifestazioa.

Urtarrilak 1, astelehena

11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.

12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte plazan.

Urtarrilak 2 eta 4

Gabonetako eskalada. Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Urtarrilak 5, ostirala

18:30. Errege kabalgata Orendainetik abiatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!