Memoria historikoari buruzko lanketa egingo da Alegian

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 24a, 16:49
Emakume eta gizonak 1936ko erresistentzia antifrankistan Alegian.

Aranzadi Zientzia Elkarteak urteak daramatza 1936ko gerrarekin eta frankismoarekin loturiko ikerketak egiten. Tokian tokiko ikerketak eginez memoria historikoa berreskuratu ahal izan da gerra eta errepresioa sufritu duten biktimengan arreta jarriz.

Lanketa hori metodologia zehatz batekin egiten da eta ikerketaren dibulgazioarekin batera, biktima guztien onarpena lortzen da. Alegiako Udalak dinamika honekin bat egiteko erabakia hartu du, 1936 eta 1945 urte bitartean bizitako pasarte historikoak berreskuratzeko asmoz.

Egitasmoaren nondik norakoen berri emateko aurkezpen bat egingo da bihar, urriak 25, 18:30ean, kultur etxean. Aranzadiko kide diren Javi Bucesek eta Juantxo Agirrek hartuko dute parte eta herritar ororentzat irekia izango da.

Aurrekoarekin lotuta, azaroaren 3tik abenduaren 1era bitartean oroimenaren bulego bat ezarriko du udalak udaletxean. Ostiraletan egongo da zabalik 10:00etatik 13:00etara, eta bertan, 1936 eta 1945 urteen artean errepresaliak jasan zituzten senideen edo pertsonen inguruko informazioa eskatzeko aukera izango da. 943 46 61 42 zenbakira deituta edo imuxika@aranzadi.eus helbidera idatzita ere eskatu ahal izango da informazioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!