Oinarrizko informatika ikastaroa eskainiko da KZgunean

Ataria 2017ko urriaren 17a

Bi saio antolatuko dituzte; ikastaroan izena emateko azken eguna urriaren 20an bukatuko da.

Informatikaren munduan lehen pausoak eman nahi dituztenentzat ikastaro bat eskainiko du Alegiako KZguneak. Liburutegiaren barruan kokatuta dago gaur egun KZgunea eta ia urtebeteko etenaren ostean, ohiko martxa berreskuratu berri du. Gauzak horrela, lehen jardueren antolaketan murgilduta dabil KZgunea eta lehen ikastaro hori antolatu dute.

Interneten lehen urratsak ematea, testuak, kalkulu orriak eta datu baseak kudeatzeko aplikazioen ezagutza, sare sozialak eta Gmail posta elektronikoaren erabilera dira eskaintzak biltzen dituen ikastaroetako batzuk. Iraupen ezberdinekoak dira eta egunero eskainiko dira saioak bi txandatan. Lehenengoa 16:00etatik 18:00etara eta bigarrena 18:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago nahi dutenek edo izena emateko liburutegira jo dezakete astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian. Izena emateko azken eguna urriaren 20a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!