Larraitz Chamorro alegiarrak ELA (Esklerosi Lateral Amiotrofikoa) sendabiderik eta tratamendurik ez duen eritasuna du duela 12 urtetik. Gaisotasunaren azken fasean sartuta, Larraitz ez da gorputza mugitzeko gai eta etengabeko mina du. Bizi duen sufrimendua eteteko eskubidea aldarrikatzen du. Eutanasia, ordea, debekatuta dago gurean. Esti ahizpak dioenez, "norbere bizitzarekin zer egin eduki beharko genukeen eskubidea da".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?