Alegiako Festak 2016

Karmenen aurretik, Bibalabirjen jaiak

Iñigo Otaegi 2016ko uztailaren 13a

Gaur hasi dira Bibalabirjen jaiak, eta igandera arte luzatuko dira Alegiako gaztetxeak antolatutako festak. Hasiera emateko, besteak beste, futbol partidak eta sagardo dastaketa izan dituzte.

Festa usaina Karmenen aurretik iritsi da Alegiara. Bost eguneko programazioa antolatu du Alegiako gaztetxeak, urteroko usadioari men eginez. Jaien hasiera giro beroan piztu da, Xantosen omenezko futbol txapelketako finalak tarteko. Segidan, gainera, xahututako energiak pilatzeko eta zintzurra freskatzeko parada izan dute herritarrek, sagardo dastaketa eta zahagi ardoarekin. Gaueko 23:00etan, aldiz, trikiti soinuek hartuko dute Alegia, Belaño trikitilarien eskutik.

 

Aurtengo Bibalabirjen jaiak, ordea, ez dira aurtengo kontuak soilik. Antzinatik datorren bidearen jarraipena da; izan ere, 29 urte daramatza gaztetxeak zutik mantentzen. 1986. urteko Ziklox Garaialde taldearen erroetatik hasi ziren festak antolatzen, azokatik hasi, eta ekimenez jositako egitarauak osatu arte.

 

Aipatu gisan, uztailaren 17ra arte izango da entretenitzeko aitzakiarik:

 

Bihar, uztailak 14:

16:30. Ping-pong eta partxisa gaztetxean (izen-ematea 16:00etan).

20:30. Zahagiardoa.

23:00. Kontzertuak: Burun Danga eta Bi Bala.


Etzi, uztailak 15:

14:30. Herri bazkaria bulebarrean.

16:00. Herriko gazteen txaranga.

20:30. Zahagiardoa.

00:00. Dj-ak: Borgas, Elektropeña, Ibailo, Xugua eta Garmen.

08:00. Non-stop, gaztetxean afterbirjen.


Uztailak 16:

18:00. Pilota partidak pilotalekuan.

20:30. Zahagiardoa.

00:00. Kontzertuak: Ezten, Katez eta Katekexix.


Uztailak 17:

16:30. Mus Txapelketa (izen-ematea 16:00).

20:30. Zahagiardoa.

22:15. Herriko bertsolariak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!