‘Zartapa!’ antzezlana eskainiko du Katiuskak larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 9a, 11:07
'Zartapa!' antzezlanaren kartela.

Kultur etxean izango da emanaldia, 19:30ean hasita; sarrerak salgai daude hiru euroan kultur etxean.

Tolosako Katiuska antzerki taldeak Zartapa! antzezlana eskainiko du larunbat honetan, ekainak 11, Alegiako kultur etxean. Katiuska antzerki taldeak antzezlan honekin egingo duen azken saioetako bat izango da larunbatean eskainiko duena. Euskal Herriko txoko askotan izan dira obra honekin eta jaso duten harrera oso ona izan da. 2012 hasieran sortu zen antzerki talde honek beste hainbat lan ere taularatu izan ditu. Besteren artean, taldeak berak sortutako Katiusken Erreinua.

19:30ean hasiko den emanaldiak Astiazaran doktorearen eta zazpi pertsonaren arteko harremana irudikatzen du. Zazpi pertsona horiek, beraien errealitatean etsi aurretik, Astiazaran doktorearen esku jartzen dute euren burua eta medikuaren kontsultan kokatzen da istorioa. Zazpi lagun horiek Astiazaran doktorearen bitartez euren arazoei konponbidea jartzea lortuko ote duten jakiteko, kultur etxean da hitzordua. Sarrerak 3 euroan daude salgai kultur etxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!