June Gonzalez eta Maria Karrera dira jaietako kartel eta logotipo lehiaketako irabazleak

Ataria 2016ko ekainaren 7a

June Gonzalezen kartelak irabazi du lehiaketa.

Bozketa epean 79 boto jaso dituzte aurkeztutako sei kartelek eta zazpi logotipoek.

Maria Karreraren logoa izan da irabazlea.

Alegiako Festa batzordeak antolaturiko kartel eta logotipo lehiaketak baditu irabazleak. June Gonzalezen kartela eta Maria Karreraren logotipoak izan dira bozketa epean boto gehien jaso dituzten lanak eta horrenbestean, bata etxeetan banatzen den egitarauko azala izango da eta bigarrena festetarako egiten diren kamisetetan agertuko da.

Lehiaketako irabazleak hautatzeko bozketa epeak iraun duen bitartean 79 bozka jaso dira. Kartelen alorrean sei parte hartzaile izan dira eta June Gonzalezen lanak 35 boto jaso ditu. Logotipoen lehiaketan aldiz, zazpi izan dira aurkeztutako lanak. Maria Karrerarena izan da boto gehien jaso duena, 22rekin.

Gauzak horrela, June Gonzalezek eta Maria Karrerak Eizmendi Enean bi lagunentzako afari bana eta 100 euroko sari bana irabazi dute. Horrez gain, bozketan parte hartu duten guztien artean gazta eta ardo botila bat zozkatu dira eta Elena Alustizak irabazi du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!