Alegiako Udalak begiraleak kontratatuko ditu udako ludotekarako

Ataria 2016ko maiatzaren 24a

Interesa dutenek datorren maiatzaren 31ra, asteartea, bitartean izango dute kurrikulumak aurkezteko epea.

Alegiako Udalak ludoteka zerbitzua eskainiko du uda honetan ere. Uztailean eskaintzen den zerbitzu horri begira begiraleak kontratatuko dira eta interesa dutenek zabalik dute kurrikulumak aurkezteko epea. Deialdiak badu ezinbestekoa den baldintza bat: euskaraz jakitea. Hortik aurrera, beste hainbat puntu hartuko dira kontuan. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak edo beste eskolaren batek homologatutako begirale titulua izatea baloratuko da eta Zuzendari titulua izatea ere bai. Udaleku itxi eta irekietan izandako lan esperientzia kontuan hartuko da eta Alegiakoa izateak eta herriko kultur edo kirol talde bateko partaide izatea ere baloratuko da.

Interesa dutenek datorren maiatzaren 31ra, asteartea, bitartean izango dute kurrikulumak aurkezteko epea. Alegiako kultur etxean aurkeztu behar dira eta informazio gehiago nahi duenak 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu edo kultura@alegia.net helbide elektronikora idatzi dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!