Langaurreko bidea zabalik da berriro

Ataria 2016ko maiatzaren 4a

Duela aste batzuk izandako luizi batek Langaurrera doan bidean hainbat kalte eragin zituen. Bada, konponketa lanak amaitu dira eta dagoeneko zabalik dago itxita egon den errepide zatia. 

Aldabara doan errepidean Langaurrerako bidegurutzea hartu eta pixka bat gora eginda gertatu zela lurjauzia. Esanda bezala beraz, konponduta eta berriz ere erabilgarri dago Langaurrerako errepidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!