Langaurrerako bidea itxita dago lur jauzi batengatik

Ataria 2016ko apirilaren 5a

Langaurrera doan bidearen egoera, lur jauzia dela eta.

Duela aste batzuk lur jauzi bat gertatu zen Langaurrerako bidean. Zehazki esateko, Aldabara doan bidean dagoen bidegurutzea hartu eta Langaurrerako iritsi bitarteko zatian. Azken egunetan lur mugimendu gehiago izan da inguruan eta errepideak ere kalteak izan ditu.

Segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Alegiako Udalak bide hori ixtea erabaki du konponketa lanak egin bitartean. Ordezko bide modura, Aldabara igotzeko errepidean Matxina Enea baserrira joateko dagoen bidea erabiltzea gomendatzen da. Handik Egileor baserrira jarraitzen du bideak eta bertatik Langaurrera. Udalak erabiltzaileei barkamena eskatu nahi die  sortu daitezkeen eragozpenengatik eta lanak egindakoan bidea berriz ere zabalik izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!