Tontokalen elkartuko dira igandean 09:00etan, eta kotxeetan joango dira. Mendi buelta 3,5 kilometrokoa izango da, zailtasunik gabea. Erlategira bisita 13:00etatik 14:00etara izango da, horretarako izena eman behar da, eta alegiakomendiasanblada@gmail.con helbidera idatzi behar da, jakiteko oraindik lekua izango ote den. Hiru euro ordaindu behar dira bisitarengatik.