Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin, bertso bazkaria

Ataria 2016ko otsailaren 25a

Urteroko moduan, bertsoak ere tarte zabala izango du Alegiako neguko kultur egitarauan. Aurtengoan bertso bazkaria izango da.

Eizmendi jatetxean egingo da 14:00etatik aurrera eta Maialen Lulanbio eta Andoni Egaña izango dira kantuan ariko direnak. Txartela erosi nahi duenak kultur etxean eta Eizmendi jatetxean bertan du eskura 22 euroko salneurrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!