San Silvestren izena emateko aukera gaur eta bihar

Asier Imaz 2015eko abenduaren 22a

Argazkian, lasterkariak krosean

Alegiako kultur etxean izena emateko azken bi egunak dira. Egunean bertan irteera puntuan eman ahalko da. 16 urtetik beherakoek dohain korri egingo dute.

Alegian San Silvestre Krosaren seigarren edizioa egingo dute aurten. Berezitasuna saritzen dute alegiarrek, eta aurten ere mozorro onenarekin ateratzen den korrikalariak sari berezia izango du. Horrez gain, partaide guztien artean opariak zozketatuko dituzte. Hori nahikoa ez bada, guztientzat merienda jarriko dute. Lasterketa Alegiako Udalaren laguntzarekin ateratzen dute aurrera.

VI. San Silvestre Krosa.
• Abenduak 31, osteguna.
• 16:00etan.
• Kategoriak: Aurre benjaminak; benjaminak; alebinak; infantilak; kadeteak eta 16 urtetik gorakoak.
• Izen ematea, kultur etxean gaur 3 euroren truke. Egunean bertan, 14:30etik 15:30era, 5 eurotan. 16 urtetik gorakoek bakarrik ordaindu behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!