Iñaki Artolak handia egin du

Asier Imaz 2015eko abenduaren 5a

 1 1449348626878
 2 1449348627278
 3 1449348627661
 4 1449348628077
 5 1449348628494
 6 1449348628863
 7 1449348629222
 8 1449348629613
 9 1449348630037
 10 1449348630399
 11 1449348630770
 12 1449348631131
 13 1449348631494
 14 1449348631861
 15 1449348632223
 16 1449348632585
 17 1449348632953
 18 1449348633323
 19 1449348633688
 20 1449348634071
 21 1449348634434
 22 1449348634802
 23 1449348635163
 24 1449348635520
 25 1449348635876
 26 1449348636239
 27 1449348636659
 28 1449348637025
 29 1449348637395
 30 1449348637764
 31 1449348638129
 32 1449348638496
 33 1449348638898
 34 1449348639268
 35 1449348639627
 36 1449348639989
 37 1449348640355
 38 1449348640721
 39 1449348641089
 40 1449348641458
 41 1449348641821
 42 1449348642193
 43 1449348642606
 44 1449348643026
 45 1449348643469
 46 1449348643873

Binakako txapelketako partida jokatu da arratsaldean Tolosako Beotibarren. Artola-Albisuk 21-22 irabazi diote Ezkurdiari eta Barriolari. Alegiarrak 18 tanto egin ditu.

Tolosako Beotibarren elkartu diren pilotazaleak irribarre berezia zuten partida amaitzean. Ezin azaldu barrenean sentitzen zutena. Eta guztia, Iñaki Artolari esker. Alegiarrak handia egin du. Egindako 18 tanto zenbatu dizkiogu guk, Ezkurdiak sake-buelta sotamanoz gora bota duena kontuan hartu gabe; beste batzuk 17, edo 16 eman dizkiote. Berdin dio, kontua zera da, Artolak gozatu egin duela pilotalekuan, eta horri esker, zaletuei irribarre berezi hori oparitu diela. Harmailak hutsik gelditu direnean, kantxa jendez bete da, eta guztien aurrelari alegiarrarekin argazkia atera nahi zuten. Txapelketako lehen partida besterik ez zen, baina Beotibarren bizitakoa handia izan da.

Hemezortzi tanto egitea handia bada, aurrean zuen bikotea kontuan hartuta, oraindik eta handiagoa da. Ezkurdiaren eta Barriolaren defentsa txapelketako onena da. Gaurko partida horren adibide garbia da; aurrelari gorriak 2 tanto besterik ez ditu egin, eta hala eta guztiz ere, partida irabaztear egon dira. Barriolak ez du atzean aginduko, baina ezta pilotarik galduko ere. Eta baztertu, nola baztertu, eta zenbat! Leitzarra frontoiko beste horma bat da, baina horma inteligentea: botatzen zaion guztia bueltatzen du, baina ez nolanahi eta noranahi.

Defentsa horri esker gorriak markagailuak aurretik ibili dira ia partida osoan. 17-9 jarri direnean, denak amaiturik zirudien urdinentzat. Artolak bikoteko pisua hartzea erabaki du, eta hil ala bizi pilotaren bila hasi da: lautik atzera, edo airez, guztiak balio zion. Aldeak murriztu ditu alegiarrak, baina gertu zituztenean bolea garbi bat txapapera joan zaio (15-18), eta gorriak 20ra eta gero 21era ihes egin dute (16-21). Haurrak kantxara ateratzeko prest, multzo handi batean. Artolak ez du etsi, ordea, eta hasitako lanari jarraipena eman dio. Pilotan gozatzen ari zen, eta tantoa bukatzeko bidea aurkitua zuenez, horretan jarraitu du, eta lau tanto paregabe lortu ditu jarraian. Berdinketarena Albisuk hatz puntekin jo eta juxtu-juxtu txapa gainean paratu denak eman die. Hogeita bana eta bihotzak eztarrian. Artekariak sutan ziren horretan atera du azken sakea alegiarrak. "Tanto txatxu bat" izan da azken hori,  baina partida irabazteko balio izan duena. Orduan bai, orduan haurrak korrika irten dira pilotariengana. Ezkurdiak ezin zuen sinetsi gertatua, eta pentsa, Albisuri ere irribarreak alde egin dio. Partidako lehena ziurrenik. Zaletuen artean zoramenik ez da zabaldu, susto aurpegia oraindik gainean zutelako. Baina hori bai, gehienak irribarre berezi horrekin zeuden.

Iñaki Artolaren hitzak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!