Kilometroak jaira joateko autobusa, Alegiatik

Ataria 2015eko irailaren 24a

Alegiako Udalak autobusa antolatu du datorren urriaren 4an, igandea, Usurbilen ospatuko den Kilometroak festara joateko.

Izena emateko epea datorren urriaren 1an, ostegunean, amaituko da. Interesatuek Kultur etxera jo beharko dute, 10:00etatik 13:00era, eta 19:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegian. Ikasle, langabetu eta jubilatuek lau euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek zazpi.

Autobusa 10:00etan abiatuko da Bideberrietatik eta 20:00etan itzuliko da, autobusean adosten den lekutik. Autobusa betetzen ez bada, zerbitzua bertan behera geratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!