Alegiako Festetako Txapelketaren finalerdiak ostiralean jokatuko dira

Asier Imaz 2015eko ekainaren 18a

Udaberri Txapelketako finalerdiak gaur jokatuko dira Elorri pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Alegiako Festetako Esku Pilota Txapelketa azken txanpara iritsi da. Finalerdiak ekainaren 19an jokatuko dira Elorri pilotalekuan, 21:30ean hasita. Kadeteen mailan, Arandia-Zubeldiak Oiarbide-Etxeberriaren aurka jokatuko dute. Ondoren, afizionatuetan, Urretabizkaia-Telletxeak Arteaga-Erasunen aurka jokatuko dute. Zortzi pilotari horietatik hiru Intxurre elkartekoak dira: Arandia, Oiarbide eta Urretabizkaia.

Finalak uztailaren 18an jokatuko dira, 18:00etan.


Aurrez, beste bi finalerdi
Herriko txapelketaz gain, Elorrin Udaberri Txapelketako partidak ere jokatzen ari dira. Lau t’erdiko finalerdiak gaur izango dira bertan, 18:00etatik aurrera. Kadeteetan, lehen mailakoen artean, Intxurreko bi pilotari izango dira aurrez-aurre: Aizpitarte eta Zubeldia. Ondoren, lehen urteko jubeniletan, etxeko Irazustabarrenak Azkonobieta lazkaotarraren aurka jokatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!