Alegiako EH Bilduk ondoko hausnarketa egin du pasa berri diren Udal eta Foru Hauteskundeek utzitako emaitzen inguruan:
"Lehenik eta behin, benetan eskertu nahi dugu herritarrek Alegiako EH Bilduri hauteskunde hauetan emandako babesa eta aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu lau urte hauetan zehar Alegia justu eta hobeago baten alde lan egin duten guztiei.
Botoen bidez herritarren aldetik jaso dugun sostenguarekin pozik gaude eta datozen lau urteetan Alegia gobernatzen jarraitzeko legitimitatearekin sentitzen gara. Asko baloratzen dugu alegiar konprometituz osaturiko zerrenda batek herritarren aldetik jaso duen babesa.
Horrenbestean, landu diren lan ildoei eusteko, jarraipena emateko eta berauetan sakontzeko aukera dugu eta horretan saiatuko gara legealdi berrian.
Ibilbide hau luzea da eta bertan herritar guztien beharra izango dugu. Orain arte bezala, udaleko ateak zabalik daude herritar guztientzat eta gustura hartuko ditugu bai beraien ekarpenak, baita beraien parte hartzea ere".