Unai Iraola izango da berriro EH Bilduren alkategaia Alegian

Ataria 2015eko apirilaren 13a

“Bere ingurumenei lotutako Alegia, ekonomikoki dinamikoa, euskalduna eta bizia, elkarbizitza sustatzen duena” izateko konpromisoa hartu du Alegiako EH Bilduk.

Zerrendaburu legealdi honetan alkate lanetan aritu den Unai Iraola izango da. Hauexek dira zerrendako gainontzeko kideak:

- Amaia Jimenez
- Jon Asurabarrena
- Nati Murua
- Mikel Artola
- Unai Amondarain
- Martin Balda
- Marijo Izagirre
- Imanol Ormazabal
- Eider Amundarain
- Gema Garmendia
- Ainhoa Garmendia

Zerrenda aurkeztuta, pasa den hilabetean egindako batzar irekietan landu zen herri programa aurkeztuko dute. Orokorrean, "martxan dagoenari bultzada ematea" izango da beren egiteko nagusia. Kultur eta kirol mailan inoizko aktibitate gehiago dagoenean, hori sustatu eta lagundu nahi dute eta osatzen ari den Alegiako Plan Orokorra edukiz bete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!