‘100 egunetan, neure buruari erronka’ programa

Asier Imaz 2015eko otsailaren 26a

100 egunetan, neure buruari erronka programa, norberak bere buruarekin egingo duen erronka bat da, helburua norberaren ‘Ni’ onenera iristeko bidaia hastea izango delarik. 

Horren arabera, «100 egunetako iraupena izango duen programa bat da eta bertan giza banakoan oso garrantzitsuak diren hiru arlo landuko dira egunero: burua (pentsatzen duguna, garena eta nahi duguna), gorputza (arlo fisikoa) eta elikadura (ahoratzen duguna)», azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Horretarako hiru lan koaderno sortu dituzte, arlo bakoitzeko bat: bidaia koadernoa, ariketa fisikoen koadernoa eta elikadura koadernoa.

Programa «berritzaile eta salbuespenezkoa da eta emaitzak ziurtatzen dira», gaineratu dute, beti ere programa osotasunean egiten bada seriotasun eta konpromisoarekin.

Erronka honen inguruko informazio gehiago eman asmoz, bi aurkezpen antolatu dituzte Alegian. Bata, gaur izango da, 18:30ean, kultur etxean. Bestea otsailaren 28an, larunbatean izango da, 17:00etan, zine aretoan.
100 egunetan, neure buruari erronka programa martxoaren 9an jarriko da martxan eta ekainaren 19an amaituko da. Ariketa fisikoko saioak emango diren herriak Alegia eta Donostia izango dira. Informazio gehiagorako ondorengo aukerak jarri dituzte: 669 69 43 21 (Arantxa)/ 696395211 (Maider) edo mereto100dias.blogspot.com.es

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!