Eskualdeko 26 bikote Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako finalean

Imanol Garcia Landa 2015eko otsailaren 19a

Ikaztegietako kanporaketan sariak eskuratu zituzten mus jokalariak.
Alegiako kultur etxean izango da herrialdeko finala, etzi, larunbata, eta guztira 120 bikote inguru ariko dira.


Aurrera doa Euskal Herriko Mus Txapelketa, eta iritsi da final handira Gipuzkoatik joango diren ordezkariak erabakitzeko unea. Herrialdeko finala Alegiako kultur etxean jokatuko da, etzi. 15:00etan hasiko da izen ematearekin eta zozketarekin. Ondoren hasiko dira partidak. Bertan ariko diren 120 bikote inguruetatik 26 izango dira Tolosaldekoak. Eskualdeko herri gehienetan jokatu dira kanporaketak mus txapelketaren kanporaketak.

Alegiara bertaratu behar duten muslariei garraio publikoa erabili dezaten gomendatu diete antolatzaileek. Esaterako, tren geltokia kultur etxetik 200 metrotara dago. Kotxez joaten direnentzako industrigunean egongo da aparkatzeko lekua.

Martxoan izango da Euskal Herriko Mus Txapelketaren azken saioa. Aurten Lekeition jokatuko da finala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!