Beloztegi Herri Baratze elkartea, erabiltzaile bila

Ataria 2015eko urtarrilaren 28a

Jende gazteari egiten diote dei elkartetik eta "aisialdirako jarduera aproposa" dela gaineratu dute. Amaia Izagirre elkarteko kideak eman du deialdiaren berri:

 

Beloztegi Herri Baratzak elkarteak erabiltzaile berriak erakarri nahi ditu baratze parkera. Une honetan sei lursail daude libre Alegiako baratze parkean eta elkarteko kideen helburua lursail guztiak beteta izatea da. «Duela hilabete batzuk lehen deialdi bat egin genuen baina ez zuen arrakasta handirik izan. Oraingo honetan erabiltzaileak erakartzea espero dugu eta modu berezian, jende gazteari egiten diogu dei», adierazi dute elkartetik. Izan ere, hilean sei euroko kuota soilik ordainduta baratze batean lan egiteko beharrezkoa den tresneria guztia eskura izango dute erabiltzaileek.

Gainera, «aisialdirako jarduera aproposa da baratzean aritzearena» elkartearen aburuz. Nekazaritza ekologikoari buruz ikasteko aukera ematen du, bai baratzean bertan arituz eta baita elkarteak aldian behin antolatzen dituen ikastaroen bidez ere. Eta garrantzitsuena dena, norberak ekoiztutako produktuak jateko aukera eskaintzen du. Gauzak horrela, elkartetik dei egiten diete baratzean aritzeko aukera ezagutu nahi dutenei. Inongo konpromisorik gabe informazioa emateko prest daude. Interesa dutenek udaletxera joan beharko dute; han bideratuko zaie elkarteko kideekin harremana.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!