Alegian gaztetxoenek ere urtea lasterka amaitu dute

Naiara Roldan de Aranguiz 2014ko abenduaren 31

Urtea amaitzeko Alegian gaztetxoenek ere korrika egiteko aukera izan dute. Arratsaldeko 16:00etan hasita, herriko plazatik abiatu dira neska-mutilak lasterka. Guraso eta gertuenek jarraipena egin diete Alegiako kaleetan barrena. 

6 urtetik aurrera dozenaka neska-mutil kirola eginez agurtu dute 2014. urtea. Horrela, ospatu dute alegitarrek V. San Silvestre Krosa. 

Ondoren nagusienen txanda iritsi zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!