Festa giroa Alegiako Gaztetxearen urteurren festan

Ataria 2014ko abenduaren 13a

Alegiako Gaztetxeak 27 urte bete ditu, eta ospatzeko urteurren festa ari dira egiten. Babarrun jatearekin ekin diete festari, eta bertan 60-70 herritar bildu dira giro alaian.

Adin askotariko jendea elkartu da gaztetxean, eta antolatzaileek azaldu dutenez, gehienak gaztetxetik pasatako jendea. Hala, eskerrak eman nahi izan dizkiete, urteurren festa honetan ezezik gainerako ekimenetarako beti laguntzeko prest azaltzen baitira. Aurrerantzean ere, gaztetxea herriko gazteen elkargune izatea da Alegiako gaztetxeko kideen nahia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!