Karmele Pellejeroren margolan eta fofutxa panpinak, ikusgai

Imanol Garcia Landa 2014ko abenduaren 9a

Erretirodunen tabernan jarri du hernialdearrak erakusketa; urte bukaera arte egongo da.

Ez da lehenengo aldia Karmele Pellejerok bere lanak erakusten dituela Alegiako Erretirodunen tabernan. Oraingoan margolanak erakusteaz gain, fofutxa panpinak ere jarri ditu ikusgai.
Margolanetan, landareez gain, marrazki bizidunetako zenbait pertsonaien koadroak zintzilikatu ditu, Monster High eta Mickey Mouse saioetakoak, esaterako. Fofutxa panpinei dagokionez, besteak beste, Eguberriekin zerikusia duten pertsonaienak egin ditu artista hernialdearrak.
Erakusketa ikusgai izango da abenduaren 31 arte, eta Erretirodunen tabernan jarri ohi diren beste erakusketetan bezala, aukera dago artelanenak erosteko. Horretarako tabernan bertan jarrita dago Pellejeroren telefono zenbakia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!