Oraindik plazak geratzen dira Gatazken Kudeaketa ikastaroan parte hartzeko

Ataria 2014ko azaroaren 11

Asteazkenetan eskaintzen den ikastaro honen bost saio geratzen dira oraindik interesa dutenentzat.

 

Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Berdinbidean programaren barruan, antolatutako Gatazken Kudeaketa izeneko ikastaroan bada lekua oraindik. Bizitzako esparru ezberdinetan sortzen diren gatazken kudeaketa lantzen da genero ikuspegitik eta hainbat gai jorratzen dira: komunikazio ez berbala eta berbala, kritikak egitea eta jasotzea, onartzea, ez onartzea eta eskaerak egitea, emozioak ezagutzea eta onartzea, sentimenduak espresatzea, gatazken konponketa…

Ikastaroa abian da eta oraingoz saio bakarra egin da. Geratzen diren bostak azaroaren 12an, 19an eta 26an eta abenduaren 3an eta 10ean. 18:30etik 20:30era izango dira saioak eta Susana Manzanedok emango du. Informazio gehiagorako eta izena emateko Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo edo 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!