Teknika bereziko erakusketa

A. Imaz 2014ko urriaren 2a

Alegiako Erretirodunen tabernan Axun Zalakainen margolanak egongo dira ikusgai, urrian. Billabonatarraren teknika berezia da, eta nabari da. Aurreko erakusketak ikusi dituenak, aldea segidan nabarituko du. 

 

Axun Zalakaini «betidanik» gustatu zaio marraztea. Askok bezala, ordea, ezin izan du bere afizioa garatu erretiroa hartu arte. «Hala eta guztiz ere, boligrafoa eta papera beti izan ditut ondoan», dio Zalakainek.
Teknikaz galdetuta, koadro batzuetan igeltsoa edo egunkari zatiak erabili dituela dio. Gaiak aukeratzeko garaian, aurrean jartzen zaion guztia marrazten duela dio; «argazkietan aurkitzen dudana sarri marrazten dut». Erakusketan ez dagoen lan batez ere hitz egiten du billabonatarrak: «Gizonaren baserria ez nuen ezagutu, eta berak nolakoa zen kontatuta, marraztea lortu genuen».
Erretirodunen tabernan dagoen erakusketa berezia da; denborarekin joan eta gozatzeko horietakoa. Inaxi bertan zegoen atzo, gosaria hartu eta artearen inguruan galdezka. Ezagutza asko ez zuela esan arren, lanak ikusiak zituen, eta ziur bazuela iritziren bat ere. Egunkaria irakurriz zegoen alegiarra, eta agian, bihar bera aterako zela entzun behar izan zuen umore onez. Horrela izan bedi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!