Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iragan ostiralean Karmen jaietako kontzertua eskaini zuten Alegiako Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek. Txintxarri Txiki abesbatzak David Azurzaren zuzendaritzapean abestu zuen, eta Txintxarri abesbatzak, berriz, Garbiñe Orbegozok zuzenduta. Bi abesbatzek elkarrekin ere abestu zuten, hain justu, David Azurzak kontzertu horretarako prestaturiko obra, Kax kax kalabax izenekoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?