Intxurre futbol taldeak jokalariek denboraldi "txukuna" egin dutela dio

Ataria 2014ko uztailaren 7a

Afaria egin zuten denboraldia ixteko
Alegiako Intxurre futbol taldeak 2013-2014 denboraldiko balantze egin du, eta ekonomikoki eta instalakuntzari dagokienez, "hutsuneak" izan dituzten arren, denboraldi "txukuna" egin duela dio. Denboraldi honetan zazpi talde aritu dira Intxurre taldean.

Mailaz mailako taldeen balorazioa ere egin du Intxurrek. Horiek horrela, erregionaleko taldeak denboraldi guztia hamalau  jokalarirekin egin dutela esan du, preferente  mailarako igoera fasea jokatzen aritu direla ere gogoratu du; "akats pare bat direla  eta  igotzeko aukerarik gabe gelditu dira".

Jubenilak beren aldetik, sailkapen fasea  jokatu ondoren  Gipuzkoako  Kopa  jokatzen aritu dira eta  final laurdenak arte iristea lortu dute.

Kadeteen mutilen taldeak ere lehenengo fasea eta igoera fasea jokatu dituzte, eta baita lortu ere, datorren ikasturtean  kadete  ohore mailan ariko dira. Denboraldi guztian etxean partidu bakarra galdu  dute eta denboraldi bikaina egin dutela gogoratu du Intxurre taldeak.

Kadeteen nesken taldeak egindako lana ere nabarmendu dute, eta Inmaira entrenatzailearen lana txalotu. "Azken fasean Gipuzkoako Kopa  jokatzen aritu dira eta kopa  etxera ekarri dute. Benetako sorpresa izan da talde honen lana eta gogoa  eta aurrerantzerako bidea jarri dute", esan dute.

Infantil mutiletan bi talde aritu dira, "hau ikusita Intxurrek badu etorkizuna", esan dute. Bi  taldeetan gazteenak Gipuzkoako Futbol Federakuntzaren Kiroltasun Saria jaso du, gainera.

Infantil neskak futbol 8an aritu dira eta asko saiatu direla dio taldeak, "nahiz eta emaitzak ez lagundu". 

Ikasturteak emandakoa ospatzeko afari bat egin zuten herriko plazan, bertan opariak ere banatu zituzen, maila bakoitzeko jokalari bat sarituz. Hauek izan ziren saridunak:

  • Erregionaletan Aritz Peña
  • Jubeniletan Unai Mujika
  • Kadete mutiletan Ibai Amundarain
  • Kadete nesketan Lorea Senperena
  • Infantil mutiletan Unai Agote eta Aritz Murua
  • Infantil nesketan Oihana Agirreurreta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!