Iñaki Artola

Iñaki Artolak ekainaren 28an debutatuko du

Ataria 2014ko ekainaren 17a

Iñaki Artola pilotari alegiarrak ekainaren 28an debutatuko du Asegarcerekin, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak, Alegiako Landa Okindegian eman behar du izena ekainaren 24ra bitarte. Bi motatako sarrerak daude: goikoak 15 eurotan eta behekoak 30ean. Izena ematerako orduan zehaztu behar da bietatik zein nahi den. Sarrerak ostegunean banatuko dituzte Intxurre elkartean, hilaren 26an, 19:00etatik 20:00etara.

Abenduan jakin zen bere debutaren berri, Xabi Tolosa anoetarrarenarekin batera. Tolosak Aspe enpresarekin debutatu zuen. Bi pilotariek aurten batera irabazi zuten Ogi Berri Txapelketa nagusien mailan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!