Alegiako Sutarri dantza taldeak antolatuta, igandean, Dantza Festa eguna izan zuten Alegian. Sutarri dantza taldeko kide guztiak, Loatzo musika eskolako kideak lagun zituztela dantzan aritu ziren.
Herriko txoko ezberdinetan Ikasturte guztian ikasitakoa herritarrei erakutsi zieten. Horrez gain, bazkaria izan zuten, eta dantza gosez geratu zenak erromeria izan zuen arratsaldean, eguna borobiltzeko.