Azoka ekologikoa egin dute Alegian, lehenengoz

Ataria 2014ko maiatzaren 5a

Jende asko gerturatu zen atzo, Alegiako Azoka Ekologikora. Belostegi Herri Baratzeak elkarteak antolatu zuen azoka lehen aldiz, eta eguraldiak ere lagundu zuen.

Postu asko ikusi ahal izan ziren; Blasenea-Karabele eta Lurberri etxeen hazi eta landareak, Aldaba Zahar baserriko gazta, jogurt, ogi, flan eta bestelako elikagaiak eta Xaxki dendako produktuak. Horretaz gain, Kimu Bat plataformako kideak baratzeetako erabiltzaileek euren jardueraren inguruan izan zitzaketen galderak eta zalantzak argitu zituzten eta eguerdian baratze tailer bat eskaini zuten Baratze Parkeko lursail batean.

Era berean,  Aralar Institutuko ikasleek pintxoak jarri zituzten salgai. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!