Ikurrinaren aldeko eguna egin dute Alegian

Ataria 2014ko martxoaren 17a

Ikurrinaren Aldeko Ekimenak antolatuta, herritar ugari elkartu ziren atzo, Alegian, ikurrinaren alde egiteko. Beste hainbat herritan bezala Alegiara ere iritsi da Espainiako bandera jartzeko agindua, eta inposaketa honi aurre egiteko eta ikurrinaren alde egiteko elkartu ziren herritarrak.

Eguna Langaurrera egindako martxarekin hasi zuten, eta eguerdian elkartu ziren Bulebarrean ikurrinaren igotzea egiteko. Txalaparta emanaldia, bertsoak, dantzak eta hamaiketakoa ere egin zituzten.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!