Karmenak ospatuko dituzte bihartik aurrera Alegian

Ataria 2013ko uztailaren 10a

Alegiako jaiak bihar hasiko dira, festa alternatiboen txupinazoarekin. Suziri brasildarrak izango dira gainera festen hasierako eztanda aterako dutenak. Karmenen barruan, bi egitarau izango dituzte urtero lez alegiarrek. Alde batetik, ofiziala, eta bestetik, alternatiboa, Gaztetxearen eta Sutarri Dantza Taldearen eskutik.

Jai ofizialak ostiralean lehertuko dira. Txupinazoa 19:00etan izango da, Txintxarriaren jaitsierari bidea zabalduz. Ordu berean, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean elkarretaratzea egingo dute. Euskal presoen eskubideen inguruko zapia lepoan jantzita eramatea eskatu dute mobilizazioarekin bat eginez, eta jaian murgiltzeko.

Hortik aurrera, asteartera bitarte jaiak ez du etenik izango. Tartean, herri kirol jaialdi ikusgarria aipatu behar da: VIII. Txintxarri Saria. Bi talde ariko dira nor baino nor txapela janzteko lehian. Bi harrijasotzaile eta aizkolari batek osatuko dituzte taldeak, eta besteak beste, Aimar Irigoien, Unai Otaño, Joseba Otaegi eta Izeta II.a Alegian izango dira ikuskizuna eskaintzen.

Egitarau ofiziala

Uztailak 12, ostirala

17:00. Umeen Santos Torneoa futbitoko finala.

18:30. Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupetan.

18:30. Ordiziako erraldoi eta buruhaundiekin, herriko txistulari eta trikitilariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.

19:00. Kontzentrazioa plazan Eskubide guztiekin Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean.

19:00. Txupinazoa. Lehengo eta oraingo txistularien eskutik eta Txintxarriaren jatsiera, jaien hasiera iragartzeko.

19:30. Loatzo musika eskolako txaranga kalez kale ibiliko da.

19:45. Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen kontzertua elizan.

21:00. Zahagiardoa zubin.

22:30. Bertsolariak kultur etxean: Jon Maia, Amets Arzallus, Nerea Elustondo eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Iker Iriarte.

00:00. Anai-arrebak eta Vendetta taldeen kontzertua.

Uztailak 13, larunbata

09:00. Herriko txistularien eta trikitilarien Diana joko dute herrian barrena.

09:00. Arrantza Lehiaketa Oria ibaian 6 eta 14 urte bitarteko lehiakideentzat.

10:00. Taldekako erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketa. Junior eta kadete mailak.

12:30. Sagardo dastatzea, sardina eta txorizoarekin.

12:30. Asier Unsain eta Irma Karrerarekin trikitixa plazan.

16:30. Baltsa jaitsiera Oria ibaian.

18:00. Pilota Partidak, Alegiako III. pilota txapelketako finalak. Nagusiak eta kadeteak binaka.

19:30. Ametsetan bizi, Trapu Zaharra taldearen kale antzerkia plazan.

21:00. Zahagiardoa Zubin.

22:00. Rockalean taldearen emanaldia kaleetan zehar.

00:00. DJ Imanol.

Uztailak 14, igandea

09:30. Kalejira berezia lehengo eta oraingo herriko txistulariekin.

12:30. Alegiako Sutarri Dantza Taldearen emanaldia herriko plazan.

17:00. Umeentzat baserriko jokoak eta antzarraren jolasa Kulki taldearen eskutik, eskolako atarian.

18:30. Herri kirolak Larraitz auzoko plazan, Harrijasotzaileen VIII. Txintxarri Saria. Lehen taldeko harrijasotzaileak: Aimar Irigoien eta Beñat Telleria; aizkolaria: Joseba Otaegi. Bigarren taldeko harrijasotzaileak: Izeta II eta Mikel Lopetegi; aizkolaria: Unai Otaño. Harriak: 100 kiloko kopa, 100 kiloko kubikoa, 100 kiloko zilindro-zaharra, 100 kiloko bola. Tartean, Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldia harri desberdinekin.

19:30. Iratzar taldearekin dantzaldia plazan.

21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoko plazan.

23:00. Iratzar taldearekin dantzaldia plazan.

Uztailak 15, astelehena

09:00. Loatzo Musika Eskolako txarangak alaituriko Diana.

09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.

11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa.

11:30. Haur jaialdia hamaiketakoa eta jokoak eskola atarian.

14:30. Umeen bazkari herrikoia plazan.

15:30. Haurrentzako Play Back saioa.

17:00. Poxpolo eta Konpainia  pailazo taldearen ikuskizuna Larraitz auzoko plazan.

19:00. Herritarren arteko Toka Txapelketa plazan (helduentzako).

19:30. Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.

21:00. Zahagiardoa Bulebarrean.

23:00-02:00. Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.

Uztailak 16, asteartea

09:00. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko Diana.

09:00. 3X3 Saskibaloi Txapelketa eskolako patioan. Infantil eta alebin mailakoen artean.

12:00. Los Tenampas hirukote mariatxiaren emanaldia plazan.

18:00. Ume jolasak eta merienda plazan.

19:45. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren emanaldia plazan.

21:00. Zahagiardoa plazan.

22:30-01:30. Kupela taldearen eskutik dantzaldia plazan.

00:00. Txintxarrien hotsarekin jaien amaierako Agurra.

Jai alternatiboak

Uztailak 11, osteguna

18:00. Xantoxen omenezko txapelketaren finala jokatuko dute.

19:00. Suziri brasildarrak botako dituzte, festa alternatiboei  hasiera emanaz.

Ondoren. Sagardo probaketa, jarraian eta Zahagiardoa Bulebarren.

Gauean. Leire eta Amaia trikitilarien doinuekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 12, ostirala

Iluntzean. Zahagiardoa zubian.

Gauean. DJak: Triki&Deepresion; Alexander Loop&Xugua; Ilarras&Rodri; Beba&Panda eta Fari.

Uztailak 13, larunbata

Arratsaldean. Baltsa lasterketa.

Iluntzean. Zahagiardoa zubian.

23:00. Can’t Explain eta

Sermonds taldeek eskainitako kontzertua.

Ondoren. DJak: SPQR DJ Set eta DJ Kobalski.

Uztailak 14, igandea

Bazkalaurretik. Bertso poteoa gitarrekin.

15:00. Herri bazkaria.

Ondoren. Txerrikume harrapaketa eta jolasak, TTEK elektrotxarangarekin.

Iluntzean. Zahagiardoa Bulebarrean.

Gauean. Skasti taldearen kontzertua.

Uztailak 15, astelehena

19:00. Antzerkia, alde batetik, Tik Tak taldearen eskutik: Maitasuna antzezlana eta Bazen behin Lur izeneko planeta bat. Bestetik, Amildegi taldeak Paz no esta entre nosotr@s lana antzeztuko du.

Iluntzean. Zahagiardoa Bulebarrean.

Gauean. Herriko bertsolarien emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!