Alegiako Udalak atez atekoarekin hasteko kuboak banatuko ditu, gaurtik hasita

Ataria 2013ko maiatzaren 31

Alegiako Udalak, atez ateko hondakin bilketarekin hasteko pausoak ematen ari da. Prozesuan herritarren 45 iradokizun jaso dituzte eta gehienak kontuan hartu ditu. Orain, kuboak banatzen hasiko da, Frankonin.

Gaur, 16:00etatik 20:00etara; bihar, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igandean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Egun hauetan ezin dutenek, udaletxetik pasa beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!