Beldurrak haurtzaroan izeneko ikastaro tailerra antolatu dute Alegiako Kultur Etxean, bihar, hilaren 21ean, Iturri Zahar Guraso Elkartetik. Iñaki Saenzek zuzenduko du 19:00etan hasiko den ikastaro tailerra, eta bertan, besteak beste, ondorengo gaiak landuko dituzte: Zergatik agertzen dira beldurrak haurtzaroan, eta nola jokatu; beldurra, antsietatea, eta ikara eta nola garatzen dira beldurrak. Guraso elkartetik guraso guztiak gonbidatu dituzte ekimenera.