Surfin Kaos eta Zuloak, Alegiako gaztetxean

Ataria 2013ko martxoaren 14a

Alegiako gaztetxearen 25. urteurrenaren harira udaberriko egitasmoa bihar, hilaren 15ean, jarriko dute martxan. Zuloak eta Surfin Kaos taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean, 22:30etan hasita. Sarrerak bertan jarriko dituzte salgai, zazpi eurotan. Gaztetxetik eskualdera deialdia luzatu dute.

Surfin Kaos hiruko donostiarrak Goizalde surrealistak diskoa aurkeztuko du Alegian, rock&roll-a ardatz. Zuloak, aldiz, Fermin Muguruzak sustatutako taldea da, hain zuzen ere, film dokumental baten aitzakian sortutakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!